Sopelako Udalak 49.610 euroko inbertsioa egin du Iturrieta parkean
Sopelako Udalak Iturrieta parkean hainbat hobekuntza ezarri ditu, aisialdirako eta jarduera fisikorako aukerak handitzeko asmoz. Proiektua 2024-2025eko Aurrekontu Parte-hartzaileetan onartu zen eta orain errealitate bihurtu da.
Aldaketa nagusietako bat kalistenia gunea izanik, bertan osagai berriak gehitu dira erabiltzaileek egindako eskaerei erantzute aldera. Honek aire librean entrenamendu funtzionalak egiteko aukera eskaintzen du, balio positiboak sustatuz.
Horrez gain, frontoiaren ondoan ping pong gune berri bat inauguratu da, aisialdi aktiboa sustatzeko. Espazio honek adin guztietako pertsonek ariketa fisikoa eta dibertsioa uztartzeko aukera ematen du.
Azkenik, xakea praktikatzeko gunea ere sortu da, bi mahaiz hornitua, estrategiaren eta memoriaren garapena bultzatzeko.
Sopelako Udalak 49.610 euro inbertitu ditu jardueren hobekuntzetan, etorkizuneko kirol-esperientzai ikuspegi sendoa emanez.
